Bodegón Alejandro Jatetxea

tenedor bakailo marinatu entsalada

hizkuntzak

laguntzarako menua

Bodegón Alejandro jatetxearen logotipoa

Bodegón Alejandro Jatetxea

Etxe zahar honetan sortua da egungo Bodegón Alejandroko espirituaren oinarri den euskal sukaldaritza tradizionala.  Fermin Kalbeton kaleko sotoan, Donostiak azken berrogeita hamar urteotan izan duen bilakaera gastronomikoaren lekuko izan da Bodegón jatetxea. Hormetan zintzilik dauden argazki zaharrek iragana dakarte gogora; janaria, ahosabaia goxatzeko baino, sabela berotzeko zerbitzatzen zuten garaia, hain zuzen ere.

Bodegón jatetxearen egungo itxura garai berrietara egokituta dago, betiere lehenagoko xarmari bere horretan eutsita. Euskal Herriko sukaldaritzan oinarritzen diren platerek horixe bera omentzen dute. Jatetxea etorkizunari begira dago, baina tradizioa ahaztu gabe, horrela, merkatuak egunero eskaintzen dizkigun aro bakoitzeko produktuen ezagupenean eta erabileran oinarritzen gara.


Bodegón Alejandro kalitate eta gozamenaren bermea da, apartekoa eta hurbila den zerbitzua eskainiz.


Zuen zain gaude.



 antxoak frijituakjangela

zuzeneko sarbideak

beste web orri batzuetara sarbidea

IXO Taldearen
beste jatetxe batzuk

taldearen web orriaren menua


Restaurante Bodegón Alejandro    C/ Fermín Calbetón, nº 4     20003 Donostia     Gipuzkoa
tel.: +34 943 427 158    fax: +34 943 429 542    email: info@bodegonalejandro.com