Bodegón Alejandro

Donostiako benetako gastronomía Alde Zaharraren bihotz-bihotzean

Bodegón Alejandro jatetxeak egiazko euskal sukaldaritzaren zapore klasikoak berreskuratzen ditu. Esentzia, tradizioa eta lurrarekiko lotura egosten ditu Bodegón Alejandrok, sasoiko produktuenganako konpromezua azalduz eta benetako euskal gastronomiaren taupadak sentiaraziz.

Aretoan, hiriaren esentzia berreskuratzen da eta giro lasaia, goxoa eta erosoa arnasten da. Omenaldia egiten diote beti indarrez berpizten jakin zuen hiri bati, nahiz eta zoritxarreko setioak jasan.Donostiako akuarela zirkular handi bat da jantokiko burua. Bertsolariak, danborrariak, arrantzaleak eta harrijasotzaileak ere izango dira zuekin batera.

Bodegón Alejandroren mahaian esertzen zarenean, hiri honetaz, bere ohiturez eta bere zaporeez sentitzen eta gozatzen duzu.

Donostiako historia eta gastronomia ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.