Oinez etorri ohi ziren, baita zaldien gainean ere. Ikusi, sentitu eta lan egin ostean hurbiltzen ziren.
Ontziak abiatzen ikusten zituzten, aziendak hazten eta baratzeak loratzen. Beren jeneroa ekartzen
zuten, eta halaxe zerbitzatzen dugu gaur.
Kanpaien hotsa eta gurdi beteen durundia entzun zitekeen galtzadako harrien kontra. Ipar-
mendebaldeko haizea zebilen kanoien eta barrilen . Barradan, eta itsasbehera, padura eta zerrauts
usaina zerien kaleei.
Bazen behin garai bat, bizirik mantendu nahi duguna. Elkarrizketa bila zetozenak, Donostiako
gustuaren bila, hementxe esertzen ziren.
Donostiaren bihotz-bihotzean kokatuta, Alde Zaharreko kalerik ospetsuenetako batean, Bodegón
Alejandro jatetxeak egiazko euskal sukaldaritzaren zapore klasikoak berreskuratzen ditu.
Esentzia, tradizioa eta lurrarekiko lotura egosten ditu Iñaxio Valverde sukaldariak, sasoiko
produktuenganako konpromezua azalduz eta benetako euskal gastronomiaren taupadak sentiaraziz.
Zure zain gaude.