Lege oharra

DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA BABESTEKO POLITIKA

1. NOR GARA

BODEGÓN ALEJANDRO S.L. Egoitza: Fermín Calbetón nº 4, 20.003 Donostia. CIF B-20574810; webgune honekin zerikusia duen edozer galdetzeko, deitu 943 327 099 telefono zenbakira, edo/eta idatzi helbide elektroniko honetara:responsablelopd@bodegonalejandro.com

2. ZER DA WEBGUNEA

Gune hau guztia www.bodegonalejandro.com, BODEGÓN ALEJANDRO S.L. sorturiko gune elkarreragileak dira, bere produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskaintzeko.

3.- WEBAREN JABETZA ETA ERABILTZEKO MUGAK

Web orri hauek BODEGÓN ALEJANDRO S.L.ren jabetzakoak dira. Domeinuko izen guztiak eta gainerako jabetza intelektual eskubideak BODEGON ALEJANDRO S.Lren jabetzakoak dira; beraz, ezingo da bertako edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, kargatu, bidali, igorri, banatu edo ustiatu. Salbuespena web orriaren eta bertako edukien erabilera bera izango dira, dagokien helburuekin. Horrenbestez, deskargak eta kopiak egin ahal izango dira, guztiz pribatuak, eta ezingo da baldintza hauetan zehaztutakoez gain beste erabilerarik egin. Aurrekoa betetzen ez den kasuetan, urratu egingo dira egile eskubideak eta BODEGON ALEJANDRO S.Lren gainerako jabetza eskubideak. Edukiak aldatzeak edota hemen zehaztutako helburuak ez diren beste batzuetarako erabiltzeak urratu egiten BODEGON ALEJANDRO S.Lren egile-eskubideak eta gainerako jabetza eskubideak. Erabilera baldintza hauei dagokienez, debekatuta dago hemengo edukia beste edozer web orri edo sare informatikotan erabiltzea.

4.- IRAUPENA

Baldintza hauek webgunean aldatzen ez diren bitartean egongo dira indarrean. Dena den, BODEGÓN ALEJANDRO S.L. eskubidea izango du haiek edozer unetan aldatzeko, ordezteko edota kentzeko. Aldaketa horiek guztiak web orrian adieraziko ditu.

5- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

Honako web orri hau www.bodegonalejandro.com BODEGÓN ALEJANDRO S.Lren zerbitzuen eta produktuen berri ematea dute helburu nagusitzat.
BODEGÓN ALEJANDRO S.L. bere gain hartzen ditu datu pertsonalak babestearen arloko legezko betebeharrak, batez ere honako hauei dagokienez:

  • a) Datu pertsonalen fitxategi bat egotea edo datu horiek tratatzea.
  • b) Datuak biltzearen helburua.
  • c) Informazioaren hartzaileak.
  • d) Egiten ditugun galderen hautazko edo nahitaezko izaera.
  • e) Datuak lortzearen edo haiek ematea ukatzearen ondorioak.
  • f) Datu horietara iristeko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak egikaritzeko aukera.
  • g) Tratamenduaren arduradunaren nortasuna eta helbidea, edo, hala badagokio, haren ordezkariarena.

Erabiltzaileak bere datuak eskatzen zaizkion moduan eman nahi dituen erabakitzeko (esanbidez, askatasunez eta bere borondatez) informazio egokia izan dezala da BODEGÓN ALEJANDRO S.Lren nahia. Alde horretatik, erabiltzaileari jakinaraziko zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, eta BODEGON ALEJANDRO S.L. (egoitza Fermín Calbetón nº 4, 20.003, Donostian duena) izango dela fitxategi horren titularra eta arduraduna. Datuei trataera automatizatua emango zaie, honako helburuarekin:

  • a) Erabiltzaileen parte-hartzeari buruzko informazioa izatea, helburu estatistikoekin.
  • b) Erabiltzaileari BODEGÓN ALEJANDRO S.L. -ren edo/eta enpresa lankideen produktuen eta zerbitzuen berri ematea

Aurkakoa adierazi ezean, inprimakietan biltzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira webguneko zerbitzuak edo dagokion web orriko ataleko zerbitzuak baliatzeko. BODEGÓN ALEJANDRO S.L. ezingo ditu nahitaezko datuak ematen ez dituztenak erregistratu.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osoak jarriko ditu inprimakietan, eta ez baditu behar bezala betetzen, edota datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak ematen baditu, bere gain hartu beharko ditu horrek eragindako kalteak.

BODEGÓN ALEJANDRO S.L. indarrean dagoen legedian datu pertsonalak babesteko segurtasun mailak hartzeko konpromisoa du, horretarako beharrezko neurri tekniko eta antolamenduzko neurriak hartuta, datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe baliatzea eta gainerako arriskuak saihesteko. Segurtasun mekanismoen artean, pasahitzaren formula erabiltzen da; hau da, erabiltzaileak eta BODEGÓN ALEJANDRO S.L. bakarrik ezagutzen dute gakoa.

BODEGÓN ALEJANDRO S.L. fitxategi automatizatuan jasotako datuen inguruan indarrean den legediak ezartzen duen sekretu betebeharra betetzera behartzen du bere burua.

Erabiltzaileak edo bere ordezkariak, bai eta gurasoek zein tutoreek, edonoiz egikaritu ahal izango dute datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritakoa betez. Horretarako, idazki bat zuzendu beharko zaio BODEGÓN ALEJANDRO S.L.ri, aurrez adierazitako helbideetara, erabiltzailearen nortasuna adierazita; webgunearen bidez, postontziko helbidera jakinarazpena bidalita responsablelopd@bodegonalejandro.com

BODEGÓN ALEJANDRO S.L. jakinarazten du fitxategiaren arduraduna eta titularra dela, haren kudeaketa hirugarren bati esleitzeko aukera alde batera utzi gabe. Erabiltzaileek berariazko baimena ematen diote aukera horri.

Cookieak erabiltzeari dagokionez, webgune honetako pantaila eta orrietatik nabigatzen duenean cookieak erabiltzen direla jakinarazten dio BODEGÓN ALEJANDRO S.L. erabiltzaileari. Haien helburua beren burua erregistratu duten erabiltzaileak errekonozitzea eta haiei zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea da, bisitaren data eta orduari buruzko informazioa eskaintzea, webgunearen barruko trafikoari buruzko zenbait parametro neurtzea eta eginiko bisita kopurua estimatzea, baita BODEGÓN ALEJANDRO S.L. enpresari eskaintzen dituen zerbitzuak modu eraginkorragoan jakinarazteko, bideratzeko eta egokitzeko aukera ematea ere. Erabilitako cookieak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina ez dute bertan bildutako datuak irakurtzeko aukerarik ematen, ezta beste hornitzaile batzuek sorturiko cookie artxiboak irakurtzekoa ere. Erabilitako cookieak ez dira inbaditzaileak ez kaltegarriak, eta nabigatzailean dagokien figuraren bitartez ezgai daitezke.

Gure kezka nagusia erabiltzailea identifikatzen duten datu pertsonalak segurtasun osoz gordetzea da. Kontu handiz transmititzen ditugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara.

Beren lana egiteko erabiltzaileen datuak baliatzeko beharra duten langileek bakarrik dute haietarako sarbidea. Datuak babesteko edo/eta gure segurtasun politikak urratzen dituen edozein langilek diziplina zigorra jaso ahal izango du, kaleratzea edo akzio zibilak eta/edo penalak barne.

© BODEGÓN ALEJANDRO S.L. Eskubide guztiak gordeta.