Cerrar
Historia berriz bizi

Iraganagatik, orainaldira

Bodegón Alejandroren argi leuna lanpara, sukalde eta, batez ere, bi salatan banatzen den irudi zirkularratik dator. Historia bitxi bat duen aintzinako irudi bat, Donostiako gerra-iraganera garamatzana, izan dena eta zertan bilakatu den gogorarazten gaituena, batez ere, hiri honek zoritxarrak gainditzeko duen ahalmenari esker.

360 graduko hiriaren ikuspegi bat eskaintzen duen akuarela hau, Donostiak eraso, gerra eta sute pila jasaten ari zen momento batean sortu zen. Izan ere, hiriak garesti ordaindu zuen bere kokapen estrategikoa eta hiru aldiz setiatu zuten XIX. mendearen lehen herenean. Atal suntsigarriena 1813ko abuztuaren 31an bizi izan zen, Donostia angloportugesen tropek suntsitu zutenean, Urgull mendian gotortutako Frantziako tropak garaitu ondoren. Sute ikaragarri hau urtero oroitzen dute donostiarrek.

Bodegón Alejandron ikusi daitekeen panorama honek hiriaren nortasun estrategiko hori primeran islatzen du. Eta nahiz eta 1820ean Gibraltar-eko Thomas Staunton St. Clair militar britaniarrak margotu izana, irudi honek ez zuen gerrara bideratzeko helbururik, errealitatea ahalik eta fidelagoa irudikatzea baizik.

Gutxi dakigu obra honen ibilbideari buruz, lehendabizi legio britaniarreko lerrotan izan omen zen, gero jeneralaren oinordeko eskuetara iritsi zen, agian hautsez betetako kutxetatik pasako zen, eta azkenik, artelan hispaniarretan espezialitatutako arte-merkatari baten bulegoan bukatu zuen.

Hiria zabalera eta luzeran hazten zen bitartean, aldaketa sozial eta ekonomikoak gertatzen ziren bitartean, akatsetatik ikasi eta berriak egiten zituen bitartean, akuarelak bidaiatzen jarraitu zuen. 1998an Gipuzkoako Foru Aldundiak Londresen erosi zuen arte. Gaur egun, lan hau arretaz zaintzen du Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak, XIX mendea Euskadiko publiko orokor eta espezializatuari ekartzea helburu duelarik.

Akuarelari begirada azkar bat emanda berehala ikus dezakegu azken mendetan hirian izandako aldaketa ikaragarria. Baina bere izaera kosmopolita ere azaltzen digu, jendea jaso eta babestea ohituta dagoen hiria, bere zailtasunetatik indartuta atera eta natura ingurunea aprobetxatzen duena. Europara irekia eta bere itsaso eta menditara atxikituta.

Akuarelaren inkognita

Staunton jeneralak sortutako artelanari bi zati eta kondaira bat falta zaizkio: jatorrizkoak bere azaleran dituen 39 puntu estrategikoak. Herritar ugarik parte hartu zute, Aranzadi Zientzia Elkarteak aholkatututak, puntu bakoitza bilatzeko sortu zen joko batean, panorama marraztu zen lekuaren kokapena halaber bilatuz.

Aurkikuntzen artean, zera aurkitu zuten: irudia ez zen puntu jakin bakar batetik egin, artista gehienek egiten duten bezala: bi toki ezberdinetik marraztu zen, horietako bat, Aiete auzoko beheko aldean dago kokatuta.

Bodegón Alejandro-k badu txoko bat, Alde Zaharreko basetatik, dena hasi zen tokitik, hiriaren iragana behatzeko, bere oraina ulertzeko eta etorkizuna irudikatzeko.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies